Errusieraren transliterazioa

Abkhaziako seinale honetako izen bakoitzean fijatu: goiko forma abkhaziera zirilikoz dago, erdikoa errusiera zirilikoz, eta behekoa errusierazkoaren ingelesezko transliterazioa da. Euskaraz Gudauta / Gagra / Sotxi lirateke.

Errusiera zirilikoaren transliterazio sistema oso aldakorra izan daiteke, segun eta errusierazko alfabeto zirilikoa zein hizkuntzatara egokitu nahi den, eta normalean hizkuntza bakoitzak bere arauak izaten ditu alfabeto zirilikoa egokitzeko. Horregatik, errusiar izen bat latindar alfabetoan transkribatuta geratzen da maiz, hizkuntza bakoitzaren arabera modu askotara. Esate baterako, honako hauek dira errusiar idazle ezagun baten izena hainbat hizkuntzatan emateko moduak: Пушкин, euskaraz, Puxkin (Aleksandr); Puixkin katalanez, Puškin txekieraz, Puschkin alemanez, Pushkin ingelesez eta gaztelaniaz, Puŝkin esperantoz, Pouchkine frantsesez, Puszkin polonieraz, eta abar.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search